Panjshir gatazka
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Panjshir gatazka Panjshir erresistentziaren –Afganistango Errepublika Islamikoaren azken gorpuzkinen laguntzarekin– eta talibanek aldarrikatutako Afganistango Emirerri Islamikoaren arteko gatazka politiko bat da, 2021eko Kabulen erortzearen ondorioz hasitakoa, urte bereko abuztuaren 17an. Hamar egunen ostean, abuztuaren 27an, bi aldeek su-etena aldarrikatu zuten eta arazo guztiak eztabaidaren bidez konpontzea adostu zuten.[13]
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afganistango Errepublika Islamikoak de facto Panjshir harana kontrolatzen du, neurri handi batean Panjshir probintziaren arearekin bat datorrena. The Week egunkariaren arabera, 2021eko abuztutik aurrera "talibanen esku ez dagoen eskualde bakarra da".[14]
Panjshir bailarako populazioaren gehiena tajik etniako pertsonek osatzen dute, taliban gehienak ez bezala, paxtunak direnak. Harana, bere defentsa naturalengatik da ezaguna. Hindu Kush mendiek inguratuta, Panjshir ez zen inoiz sobietarren eskuetan erori 1980ko hamarkadako inbasioan, ezta talibanen eskuetan ere 1990eko hamarkadako gerra zibilean.[15]
2021eko abuztuaren 17an, Amrullah Salehek, Afganistango Konstituzioaren xedapenak aipatuz, bere burua Afganistango presidente izendatu zuen Panjshir haranetik, eta talibanen aurkako operazio militarrekin jarraituko zuela agindu zuen.[16] Bere presidentetza-aldarrikapena Ahmad Massoud eta Bismillah Khan Mohammadi Afganistango Errepublika Islamikoaren Defentsa ministroak eta Duxanbeko enbaxada afganiarrak babestu zuten.[17][16] Aldi berean, Afganistango Armada Nazionalaren gorpuzkiak Panjshir haranean kontzentratzen hasi ziren Massoudek eskatuta.[14][18] Herritarrek ere erantzun zieten mobilizazio-dei hauei.[19]
2021eko abuztuaren 23an, Massoud identifikatu gabeko legegile estatubatuarrekin harremanetan jarri zen.[20]
2021eko abuztuaren 26an, talibanek eta erresistentziak su-etena iragarri zuten,[21] Zabihullah Mujahid-ek, talibanen bozeramaileak, %80ko segurtasunarekin akordioa lortzea espero zuela iragarriz.[22]
Aldeen indarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afganistango Errepublika Islamikoa eta erresistentzia-miliziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kabul erori aurretik, panjshirreko bizilagunek inguruko eremuetatik ekipamendu militarra eramaten hasi ziren bertara, helikopteroak eta automobil armatuak barne. Bertan, ANSFaren Brigada-Komandoko zenbait komandante batu zitzaizkien.[23] Errusiarren estimazio baten arabera, 2021eko abuztu erdialderako 7,000 soldadu zeuden armapean.[24] Beste kalkulu batzuen arabera, kopuru hori 2,000 ingurukoa da, Salehek berak dioen bitartean 10,000 gizon dituela armapean.[25] Abuztuaren 22rako, Ahmad Massoudek 9,000 borrokalari eta "hainbat Humvee-ibilgailu blindatu" bildu zituela adierazi zuen.[26]
Halere, aldeak daude Salehekiko leialak diren indarren eta Ahmad Massoudekiko leialak diren indarren artean; izan ere, lehena Pakistanen aurkakoa da, modu gogorrean, eta bigarrenak harreman onak dituen bitartean Pakistanekin, talibanen aldekoa bada ere. Ondorioz, Massoud prest dago talibanekin negoziatzeko.[26]
Abuztuaren 22rako, erresistentziak milizia lokal ezberdinak talibanen aurka euren kabuz borrokatzen hasi zirela baieztatu zuen, Panjshirren base zuten indarrak alde batera utzita.Yasin Ziaren arabera, gainera, erresistentziak ziurtatu du lehen Afganistango armadak erabiltzen zituen helikopteroen lortzea.[8]
2021eko abuztuaren 23an, BM-21 "Gradak" erresistentziaren armategi parte zirela jakinarazi zen.[20]
Afganistango Emirerri Islamikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kabul erori aurretik Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Militarraren Terrorismoaren aurkako Borrokarako Zentroak egindako estimazio baten arabera, talibanen indarra, Afganistan osoan, 60.000 koadro armatutan zegoen, 200.000 irregularrek lagunduta.[27] Afganistango Armada Nazionalaren atzerapauso azkarraren ondorioz, talibanek Ameriketako Estatu Batuetako jatorriko material-kopuru garrantzitsua lortu dute ordutik, ibilgailu blindatuak eta borrokarako hegazkinak barne.[28]
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panjshir probintzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztuaren 17rako, Panjshir harana –betiere behatzaile baten arabera– "alde guztietatik setiatua" zegoen, baina zuzenean erasotua izan gabe.[29] Abuztuaren 18rako, gerra-zauriek eragindako ospitaleratze-kopuruak gora egin zuen Anabahko Emergencyren Gerraren Biktimentzako Kirurgia-Zentroan, Panjshirren.[30][31] Abuztuaren 22rako, Ahmad Massouden indarrak Panjshirren defentsan eta entrenamenduan ziharduten nagusiki.[26]
Abuztuaren 22an ere, Emirerri Islamikoak oposizioko indarrei lau orduko ultimatuma eman zien, hauek amore eman zezaten. Al Arabiyari egindako adierazpen batean, Massoudek ultimatumari uko egin zion.[32] Erantzun gisa, Emirerri Islamikoak "ehunka" soldadu bidali zituen Panjshir haranera.[33] 2021eko abuztuaren 23an talibanen ordezkarien eta Panjshirreko buruzagien arteko elkarrizketek emaitzarik eman ez zutela jakinarazi zen.[34] Ali Maisam Nazary erresistentziaren bozeramaileak esan zuenez, talibanek gobernu zentralizatu bat eta hauteskunde-ezak onartzeko eskatu zioten Massoudi, honek ukatutakoa etorkizuneko gobernu deszentralizatua nahi baitzuen, eskubide zibilak eta erdi-autonomia eskubideak errespetatuko zituena.[20]
2021eko abuztuaren 22an, talibanen bozeramaileak ohar batean adierazi zuenez, "Emirerri Islamikoko ehunka mujahidin Panjshir [bailara] doaz hura kontrolatzeko, bertako funtzionarioek modu baketsuan entregatzeari uko egin ostean".[35] 2021eko abuztuaren 23an Qari Fashihuddin komandante talibanari eraso-operazioak Panjshirra zuzentzeko agindu zitzaiola jakinarazi zen.[36]
2021eko abuztuaren 24an, Wazir Akbar komandanteak, Panjshirren basea zuten erresistentziako borrokalariekin bat egin duen afganiar soldadu-ohi batek, talibanen erasoaldi baten berri eman zuen Anjuman mendatean, Badakhxan probintzietik, taliban-baxu askorekin uxatua izan zena.[37]
Parwan probintzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko abuztuaren 18an, Parwan probintziako eskualde-berrien arabera, Salehen indarrek Charikar hiria –abuztuak 15 talibanek hartutakoa– berreskuratu zuten.[38][39] Gainera, erresistentzia Salang mendate erabakigarria erasotzen hasia zen, honen bidez indar antitalibanek Afganistandik kanpo hornidurak lor zitzaketelarik.[40] Hurrengo egunean argitaratutako bideoetan, borrokalari lokalak agertzen ziren, garai bateko Iparraldeko Aliantza antitalibanaren banderekin, Charikarreko kaleetatik desfilatzen.[41]
2021eko abuztuaren 23an, Panjshirrerako bidean zeudela Jabal Sarajen gertatutako segadetan hainbat taliban-soldaduen heriotza eta beste batzuen zauritzea pairatu zutela jakinarazi zuten indar talibanek.[36]
Baghlan probintzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztuaren 20an, talibanen-aurkako borrokalariek Andarab, Puli Hisar eta Dih Salah barrutiak berreskuratu zituzten Baghlanen, 60 taliban hil ondoren,[42] talibanek baja-kopuru hau txikitu eta 15en kokatzen zuten arren.[19] Bismillah Khan Mohammadik ere barrutien birkonkistaren arrakasta iragarri zuen, ostera, Twitter bidez.[43][44] Gertakarien ikus-entzunezko baliabideak sare sozialetan zabaldu ziren, Pajhwok Afghan Newsek jaso zituenak.[42] Geroago, 20an oraindik, Abdul Hamid Dadgarrek zuzendutako indarrek Banu hiria berreskuratu zutela jakinarazi zuten, talibanek azkeneko hau oraindik baieztatu ez duten arren.[45]
Panjshirreko erresistentziako iturri batek erresistentziak Baghlan probintziako operazioetan parte hartu zuela baieztatu zuen, eta iparraldeko autobide bat hartzeko asmoa zutela adierazi zuen, Tajikistan eta Uzbekistanekin lotzea ahalbidetuko ziena.[41] Hedabide sozial talibanen arabera, erresistentziaren kontraeraso hori "traizioa" izan zen talibanek eskainitako amnistiaren aurka.[46] 2021eko abuztuaren 22an Andarabeko Keshnabad ingurura soldadu talibanak bidali zituztela jakinarazi zen, euren gurasoak indar antitalibanen parte diren haurrak bahitzeko.[47]
2021eko abuztuaren 23an, talibanek esan zuten duela astebete erresistentziako indarren eskuetan erori ziren Baghlaneko hiru barrutiak konkistatu zituztela: Dih Salah, Pul-e-Hisar eta Andarab.[48] Banun destinatutako talibanen barruti-buruzagi bat Andarabeko borroketan hil zela jakinarazi zen ere.[49]
2021eko abuztuaren 24an, Deccan Heralden arabera, Panjshir erresistentziako borrokalariek Andarab eta Dih Salah barrutien kontrola berreskuratu zuten, Puli Hisarrek talibanen kontrolpean jarraitzen zuen bitartean.[50] Salehek Twitter bidez ohartarazi zuenez, Andarabeko talibanek laguntza humanitarioa blokeatzen ari ziren, "hondamendi humanitarioa" suposatu zuena.[51][52] Hurrengo egunean, Massouden indarrek Andaraben talibanen konboi bati segada egin ziotela esan zuten, zubi kritiko bat suntsituz eta islamistei galera handiak eraginez.[53]
Ebazpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko abuzturako, ez zen gatazka militarrik izan Panjshir probintzian. Halaber, gatazkaren ebazpen negoziatu batez hitz egin zen, Salehek talibanekin "bake-akordioa" lortzeko eskatuz.[23][54] Abuztuaren 18an, Zahir Aghbarrek, Afganistango Errepublika Islamikoak Tajikistanen duen enbaxadoreak, talibanak koalizio-gobernu batean sartzeko aukera adierazi zuen, gatazka ebazteko helburuarekin helarazitako proposamen modura.[55]
2021eko abuztuaren 21ean, Panjshirreko ordezkariak Abdullah Abdullah eta Hamid Karzairekin, Koordinazio Kontseiluko kideekin, biltzen zirela jakinarazi zen, "egungo egoeraz eta afganiarrei segurtasuna emateko moduez eztabaidatzeko".[56]
2021eko abuztuaren 22an, talibanen ordezkari batek Afganistango Errusiako enbaxadari eskatu zion Panjshirreko buruzagiekin harremanetan jartzeko, bitartekari lanak egiteko.[57] Bien bitartean, Ali Maisam Nazary erresistentziako bozeramaileak Agence France-Presse agentziari jakinarazi dionez, Ahmad Massouden taldeak gatazka modu baketsuan konpontzea nahiago du, etorkizuneko gobernu batek herrialde osoan "deszentralizazio" eta "eskubide berdintasunean" oinarritutako sistema bat aplikatzeko baldintzarekin.[26] 2021eko abuztuaren 23an, Zabihullah Mujahid-ek, talibanen bozeramaileak, adierazi zuenez, "borrokalari talibanak Panjshirra bidaltzen ari ziren arren, gatazkari amaiera emateko baliabide baketsuak bilatzeko prest zeuden".[58]
Su-etena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko abuztuaren 26an su-etena aldarrikatu zen, talibanek eta erresistentziak elkarrizketak hasiz.[13]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztuaren 23rako, ez da nazioarteko komunitatearen laguntzarik jaso –behintzat, publikoki–; izan ere, AEBek eta balizko beste aliatu batzuek Kabulen abian den ebakuazioan dute arreta, eta talibanen lankidetza bilatzen dute horretarako. Massoudek The Washington Post egunkarian Mendebaldearen babesa eskatuz idatzitako iritzi artikulua, gobernu estatubatuarrari erresistentziak sorrarazten dion interes-faltaren froga bat izan daiteke.[59]
New York Timeseko 2021eko abuztuaren 25ean datatutako artikulu batean, Carlotta Gall eta Adam Nossiter kazetariek nazioartea estualdi batean egongo zela iradokitzen zuten, aire bidezko ebakuazio-operazioen testinguruan, erresistentziarako nolabaiteko babesa agertzen bazuen. Artikuluaren arabera, gainera, Abdul Matin Beyk-ek iradoki zuenez, beste indar batzuk zain zeuden Panjshirreko borrokalariek amaierara arte irauten duten edo talibanen ordezkarien negoziazioak aztertzen jarraitzen zuren ikusteko, erresistentziaren arrakastek beste milizia batzuk gauza bera egitera inspiratu zitzaketela iradokiz.[53]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.geo.tv/latest/367157-taliban-northern-alliance-enter-into-peace-agreement-sources
- ↑ https://www.globalvillagespace.com/taliban-and-northern-alliance-in-panjshir-strike-a-peace-deal/
- ↑ https://lancangkuning.com/post/38974/ahmad-massoud-perlawanan-anti-taliban-dari-lembah-panjshir.html
- ↑ a b c https://www.nytimes.com/live/2021/08/18/world/taliban-afghanistan-news
- ↑ https://nationalinterest.org/blog/middle-east-watch/taliban-takeover-panjshir-valley-holdouts-offer-peace-deal-taliban-192094
- ↑ a b https://www.france24.com/en/live-news/20210822-afghan-resistance-ready-for-conflict-but-prefers-negotiations
- ↑ a b https://www.dw.com/en/why-afghanistans-panjshir-remains-out-of-talibans-reach/a-58921687
- ↑ a b https://www.theaustralian.com.au/world/taliban-suffer-first-battlefield-loss-since-fall-of-kabul/news-story/3ac62a38a9d8094a057685afe73513e9
- ↑ https://www.hindustantimes.com/videos/world-news/watch-taliban-sends-hundreds-of-fighters-to-resistance-stronghold-panjshir-what-ahmad-massoud-said-101629715632369.html
- ↑ a b https://www.nytimes.com/2021/08/21/world/asia/resistance-fighters-taliban-afghanistan.html
- ↑ https://news.yahoo.com/afghan-fighters-recapture-territory-taliban-160940897.html
- ↑ https://www.indiatoday.in/world/story/taliban-district-chief-50-insurgents-die-in-fight-with-afghan-resistance-1844329-2021-08-23
- ↑ a b (Ingelesez) «Taliban, Northern Alliance agree not to attack each other: sources» www.geo.tv (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
- ↑ a b (Ingelesez) «An anti-Taliban front forming in Panjshir? Ex top spy Saleh, son of 'Lion of Panjshir' meet at citadel» The Week (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. Why Afghanistan's Panjshir remains out of Taliban's reach | DW | 20.08.2021. (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Service, Tribune News. «Panjshir flies flag of resistance again; Amrullah says he is President of Afghanistan» Tribuneindia News Service (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) Rosenberg, Matthew; Kramer, Andrew E.; Fassihi, Farnaz. (2021-08-18). «An old bastion of anti-Taliban sentiment girds for a new fight.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) «'Northern Alliance' flag hoisted in Panjshir in first resistance against Taliban» Hindustan Times 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ a b (Ingelesez) «Anti-Taliban fighters claim victories as first stirrings of armed resistance emerge» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Taliban Targets Panjshir Valley as Resistance Leaders Remain Defiant | Voice of America - English» www.voanews.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Ingelesez) «Taliban and Northern Alliance begin talks, both agreed on ceasefire» News Track 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
- ↑ «Taliban confident of peace deal in Panjshir, but Afghan resistance force vows 'no surrender'» Firstpost 2021-08-27 (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
- ↑ a b (Ingelesez) «Panjshir: The last bastion of anti-Taliban resistance in Afghanistan» The National (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Vakil, Caroline. (2021-08-20). «Russian ambassador: 'There is no alternative to the Taliban in Afghanistan'» TheHill (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ (Ingelesez) Filseth, Trevor. (2021-08-20). «Taliban Takeover: Panjshir Valley Holdouts Offer Peace Deal to Taliban» The National Interest (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Afghan resistance ready for conflict but prefers negotiations» France 24 2021-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ (Ingelesez) «Afghanistan: How the Taliban gained ground so quickly» BBC News 2021-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ (Ingelesez) «How $83 Billion Spent on the Afghan Army Ended Up Benefiting the Taliban» Time (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ (Ingelesez) «Resistance and refugees: the Afghan province holding out against the Taliban» ABC Radio 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «EMERGENCY: SITUATION IS STABILISING IN KABUL BUT CLASHES CONTINUE AT THE AIRPORT» EMERGENCY (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Emergency Hospital Says Number of Patients in Panjshir Rising» TOLOnews (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Taliban will face resistance if they try to seize Panjshir valley: Ahmad Massoud» Al Arabiya English 2021-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ (Ingelesez) «Afghanistan's Massoud refuses to surrender Panjshir region to Taliban» Afghanistan's Massoud refuses to surrender Panjshir region to Taliban (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ (Ingelesez) DelhiAugust 23, India Today Web Desk New; August 23, 2021UPDATED:; Ist, 2021 09:32. «Talks between Taliban, Panjshir resistance break down as Afghans await formation of new government | 10 Developments» India Today (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) «Taliban says ‘hundreds’ of fighters heading to holdout province» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Uchechukwu, Oghenekevwe. (2021-08-24). «Taliban captures four hills in Panjshir valley after failed peace talks» International Centre for Investigative Reporting (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Ingelesez) Service, Tribune News. «Taliban to send team to Panjshir for talks» Tribuneindia News Service (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Ingelesez) «Glavin: Afghan resistance gears up for the long, predictable battle ahead» ottawacitizen (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ (Ingelesez) «After fall of Kabul, resistance to Taliban emerges in Panjshir | FDD's Long War Journal» www.longwarjournal.org 2021-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ (Ingelesez) «Afghanistan: Can history repeat itself…?» The Financial Express 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ a b (Ingelesez) «Anti-Taliban resistance makes modest gains outside Panjshir | FDD's Long War Journal» www.longwarjournal.org 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
- ↑ a b (Ingelesez) EDT, Darragh Roche On 8/20/21 at 11:09 AM. (2021-08-20). «Anti-Taliban resistance recaptures multiple areas as Afghans fight back» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ (Ingelesez) «'Resistance is alive': Ex-Afghan minister says rebel forces 'recaptured' 3 districts from Taliban» Hindustan Times 2021-08-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
- ↑ «Resisting the Taliban terrorists is our duty. Pul-e-Hesar, Deh Salah, and Banu districts in Baghlan have been occupied by the resistance forces. Resistance is still alive!» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Taliban questioning foreigners trying to leave country - follow live» The Independent 2021-08-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Anti-Taliban Forces Retake Three Northern Afghan Districts | Voice of America - English» www.voanews.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «Crush at Kabul airport kills 7 as Afghans try to flee» ABC News (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ (Ingelesez) «Taliban near Panjshir after retaking three northern Afghan districts» Reuters 2021-08-23 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Ingelesez) KabulAugust 23, India Today Web Desk; August 24, 2021UPDATED:; Ist, 2021 10:03. «Taliban district chief, 50 insurgents killed in fight with resistance forces in Andarab» India Today (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Ingelesez) «Dozens of Taliban fighters killed by Panjshir resistance» Deccan Herald 2021-08-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Ingelesez) «Taliban abducting children, elderly in Andarab valley: Amrullah Saleh» Hindustan Times 2021-08-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ Talibs aren't allowing food & fuel to get into Andarab valley. The humanitarian situation is dire. Thousands of women & children have fled to mountains. Since the last two days Talibs abduct children & elderly and use them as shields to move around or do house search.
- ↑ a b (Ingelesez) Gall, Carlotta; Nossiter, Adam. (2021-08-25). «Budding Resistance to the Taliban Faces Long Odds» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Ingelesez) Rosenberg, Matthew; Kramer, Andrew E.; Fassihi, Farnaz. (2021-08-18). «An old bastion of anti-Taliban sentiment girds for a new fight.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Afghan envoy says hold-out Panjshir province can resist Taliban rule» Reuters 2021-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
- ↑ «Former Afghan Leaders Meet Taliban: Afghanistan Update - Bloomberg» web.archive.org 2021-08-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) «Russia set to help Taliban reach political deal with 'resistance' leaders at Panjshir» The Week (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) «Gunfire At Kabul Airport Kills One Afghan Soldier As Evacuations Continue» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) Rosenberg, Matthew. (2021-08-21). «Resistance fighters drive Taliban from 3 districts in the mountains north of Kabul.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Afganistango gerra (2001-2021)
- 2021eko taliban-erasoaldia
- 2021eko Kabulen erortzea
- Panjshir erresistentzia